2025eko urriak 1
Zizur Nagusiak “Zinemako Heroiak” zikloarekin jarraituko du Chinas filmarekin

Datorren asteazkenean, urriaren 9an, 19:00etan, Zizur Nagusiko Kultur Etxean “Heroínas de Cine” zineforum zikloaren saio berri bat izango da, María Castejón generoan eta zineman adituak dinamizatua.
Oraingo honetan Chinas (Arantxa Echevarría, 2023) filma proiektatuko da, jatorri txinatarra duten Espainiako hainbat haur eta neraberen bizitzaren erretratu intimo eta hurbila, identitateari, kidetasunari eta kultura aniztasunari buruz hausnartzera gonbidatzen gaituena.
Zizur Nagusiko Udalak eta Nafarroako Gobernuak elkarlanean antolatu dute ekimena, eta emakumeek protagonizatutako istorioen inguruan topaketarako eta eztabaidarako guneak sortzea du helburu, zinemaren bidez errealitate desberdinak ikusaraziz.
Sarrera librea da lekua bete arte.
Filma ez da gomendagarria 16 urtetik beherakoentzat.
