Ayuntamiento de Zizur Mayor

2021eko maiatzak 14

Zizur Nagusiak urteroko LGTBI+ kanpaina aurkeztu du

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak LGTBI+ kanpaina berria aurkeztu du Zizur anitza da, ezagutzera ausartu! lelopean.

Zizur Nagusiko Udalak LGTBI+ kanpaina aurkeztu du urtero moduan, maiatzaren 17an LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna eta ekainaren 28an LGTBI+ harrotasunaren nazioarteko eguna direla eta. Kanpainaren helburua da aniztasun sexuala ikusaraztea, identitate sexual anitzak normalizatzea eta gizartearen onarpenean aurrera egitea, udaletik aldaketa bultzatuz.

Zizur Nagusiak beste urte batez jarrera proaktiboa hartu du, erakundean aldaketa soziala sustatuz eta LGTBI+ kolektiboari dagokion aurrerapen soziala bilatuz.

Elena Petri (Eh Bildu) berdintasun zinegotziak “Sentsibilizatzen jarraitzeko eta aniztasun sexuala eta afektiboa askatasun osoan bizi daitekeen herri bat eraikitzen jarraitzeko konpromisoa dugu”.

Era berean, Jon Gondan alkateak (Geroa Bai) azpimarratu duenez, “Zizur Nagusiko Udalarentzat oso garrantzitsua da aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren alde lan egitea. Zizur herri anitza da eta Udalak errealitate hori ikusarazi nahi du, estigmatizaziorik gabe eta askatasunetik “.

Volver arriba