2021eko martxoak 11
Zizur Nagusiak urbanizazioko argiteria publikoaren zati bat ordezkatu du
Zizur Nagusiko Udalak duela aste batzuk esleitu zuen urbanizazioaren zati bateko argiteria publikoko argiak ordezteko kontratua, ingeniaritza batek egindako bi proiekturi dagozkienak; zehazki, Erreniega parkeari eta Zabalgaina, Lurbeltzeta, Idoia eta Santa Krutz kaleei dagozkienak. Jarduera UTE Alumbrado Zizur Mayor (NOI-Pipaón-Telman) ari da gauzatzen, eta 191.852 eurokoa da, BEZa barne.