Zizur Nagusiak tokiko merkataritzitzarekin duen konpromezua berretsi du ‘Vivir Zizur Bizi’ elkartearekin sinatutako hitzarmenari esker

Atzo, apirilaren 3an, Zizur Nagusiko Udalak “Vivir Zizur Bizi” elkartearekin hitzarmena sinatu zuen, 2025ean zehar tokiko merkataritza sustatzeko eta dinamizatzeko. 6.000 €-ko dirulaguntza duen akordio honek udalerriko ekonomia indartzea, tokiko kontsumitzaile gehiago erakartzea eta herriko denda, ostalaritza eta zerbitzuei aukera berriak eskaintzea du helburu.
Hitzarmena sinatzen Zizur Nagusiko alkate Jon Gondán eta Ogasun eta Garapen Ekonomikoko zinegotzi Ales Mimentza egon ziren, baita Zizur Nagusiko Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteko ordezkariak ere, besteak beste, Michelle Veliz (Txapela taberna), Mila Juanena (Mercería Mila), Marcela Valencia (Gogor Tattoo) eta Piret Salong (Pipa Idiomas).
Hitzarmen honen bidez, Zizur Nagusiko Udalak eta “Vivir Zizur Bizi” k elkarrekin egingo dute lan tokiko merkataritza dinamizatuko duten jarduerak eta ekitaldiak antolatzeko, negozioen ikusgarritasuna hobetzeko eta udalerrian kontsumoa sustatzeko. Aurreikusitako ekimenen artean, herriko jaietan zehar egiten diren sustapen-ekintzak eta ekitaldi bereziak daude, baita urtean zehar egiten diren beste jarduera batzuk ere.
Hitzarmen hau sinatzea urrats garrantzitsua da Zizur Nagusiko saltokiei bultzada berri bat emateko, merkataritza-ingurunea biziberritzen lagunduz eta herriko herritar guztiei mesede egingo dien giro dinamiko bat sortuz.
Akordioa bi fasetan gauzatuko da. Lehenengo ordainketa, guztizkoaren % 70 (4.200 €), berehala egingo da, eta gainerako % 30a (1.800 €), berriz, egindako jardueren egiaztagiriak aurkeztu ondoren ordainduko da.
Horrela, Zizur Nagusiko Udalak tokiko merkataritzarekin duen konpromisoa indartzen du eta udalerri biziago, aktiboago eta guztiontzako aukera gehiago dituen baten alde lanean jarraitzen du.