Zizur Nagusiak Lurrinak programa jarri du abian, euskaraz beste era batera gozatzeko

Datorren asteazkenean, urriak 29, Zizur Nagusiak Lurrinak programa estreinatuko du, euskara beste ikuspegi batetik, hurbilagotik, barru barrutik eta zentzumenetatik bizitzeko eta gozatzeko pentsatutako kultur ekimen berria.
Ziklo honetako lehen hitzordua Bertso-Klowna izango da, hari bera duten bi hizkuntza sortzaile batzen dituen ikuskizuna: inprobisazioa. Zizur Nagusiko Kultur Etxeko patioan umorea eta emozioa uztartuko dira Beatriz Egizabal klown-aren eta Sarai Robles eta Sustrai Colina bertsolarien eskutik, 20:00etatik aurrera.
Gonbidapenak doakoak dira eta Kultur Etxeko leihatilan nahiz online jaso daitezke esteka honen bidez: Sarrerak eta informazio gehiago
Gainera, Lurrinak programari buruzko informazio guztia, kulturaren eta aisialdiaren bidez euskara berrezagutzeko hainbat jarduera proposatzen dituena, hemen eskura daiteke: Lurrinak gaiari buruz gehiago
