Ayuntamiento de Zizur Mayor

2026ko urtarrilak 22

Zizur Nagusiak Inauterietako hiri jarduerak antolatuko ditu otsailaren 16tik 20ra

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak Inauterietako hiri jardueren edizio berri bat antolatu du, otsailaren 16tik 20ra, Udal Kiroldegian dagoen Tartalo Ludotekan. Proposamenak jolas- eta hezkuntza-jardueren bost egun eskaintzen ditu, eskolako oporretan familia-kontziliazioa errazteko.

Kanpamentuak sartzeko ordutegi malgua izango du, 07:30etik 09:00etara, eta, ondoren, 9:30etik 14:00tara antolatutako jarduerak. Irteera ere malgua izango da, 14:00etatik 14:30era, eta jantoki-zerbitzua ere eskainiko da 14:00etatik 15:30era.

Izen-emateak udalaren webgunean egin ahal izango dira, otsailaren 2tik 6ra. Kanpamenduraren prezioa 70 eurokoa da, eta jantoki-zerbitzuarena, berriz, 39 eurokoa. Halaber, deskontuak eta hobariak aurreikusten dira ezarritako baldintzak betetzen dituzten familientzat. Horretarako, 948 18 18 96 (O.G.Z. – S.S.B.) telefonoan eska daiteke informazioa.

Ekimen honekin, Zizur Nagusiko Udalak Inauterietan aisialdi hezitzaileko alternatibak eskaintzearen aldeko apustua indartu du, familien beharretara egokituak eta haurrek jolasez eta sormenez beteriko egunez gozatzeko pentsatuak.

Volver arriba