Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko ekainak 6

Zizur Nagusiak emozioz, aitortzaz eta ilusio handiz ospatu zuen bere Kirolaren 1. Gala

Foto noticia
Ostegun honetan, ekainaren 5ean, Zizur Nagusiko Kultur Etxea ospakizun eta omenaldi agertoki bihurtu zen Udalak antolatutako 2025eko Kirolaren 1. Galarekin, herrian kirola sustatzen dutenak omentzeko.
Ekitaldian, guztira 12 sari banatu ziren, eta nabarmentzekoa izan zen kirolarien eta tokiko erakundeen aniztasuna, konpromisoa eta bikaintasuna. Galan, gainera, emozioz betetako arratsalde bat girotu zuten musika-emanaldiak izan ziren. Lucía Ayestaránek eta Ania Olivaresek 2 abesti interpretatu zituzten eszenatoki gainean.

Hauek izan ziren sarituak:

·Emakumezko Promesa Gaztea: Sandra Dávila
·Gizonezko Promesa Gaztea: Aimar Gomez
·Emakumezko Kirolari Onena: Mariana Cerro
·Gizonezko Kirolari Onena: Andoni Acebedo
·Enpresa Babesle Onena: Iparla
·Herritarraren Kirol Saria: Arturo Barriola
·Emakumezko Teknikari Onena: Irune Madariaga
·Gizonezko Teknikari Onena: Juan Cruz Izura
·Kirolaren Balioen Saria: Ardoi Igeriketa Kluba
·Kirol Ibilbidearen Aitortza: María Ángeles Urmeneta
·Urteko Emakumezkoen Talde Onena: Megacalzado Junior Ardoi, saskibaloi kluba
·Urteko Gizonezkoen Talder Onena: Gizonezko Seniorrak “Ardoi A” 2. Nazionala, eskubaloi kluba
Jon Gondán alkateak eta Iñaki Ayerra Kiroletako eta Jarduera Fisikoko zinegotziak, besteak beste, sariak banatu zituzten eta bertaratutako ikusleen parte hartzea eta gogoa eskertu zituzten.
Lehen gala honekin, Zizur Nagusiak kirol inklusibo, komunitario eta balorez betearen aldeko apustua berresten du.
Volver arriba