Ayuntamiento de Zizur Mayor

2026ko irailak 7

Zizur Nagusiak denboraldiaurreko kirol jardueretan izena emateko epea zabaldu du

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak denboraldiaurreko kirol jardueren eskaintza antolatu du. Jarduerak irailaren 16tik 23ra bitartean egingo dira.

Programak goizeko eta arratsaldeko saioak biltzen ditu, hainbat proposamenekin: ipar martxa, zumba, GAP, yoga, TRX, indarfit, aerobic-step, full body, cross training eta emakumeentzako zoru pelbikoaren eta posturaren tailerra.

Izen-emateak irailaren 7tik 14ra egin beharko dira KirolZizur aplikazioaren bidez. Prezioa 3 eurokoa izango da abonatuentzat, eta 6 eurokoa abonatu ez direnentzat.

Jarduera guztiak egiteko gutxieneko izen-emate kopurua beharko da. Gutxieneko taldea osatzen ez bada, jarduera ez da egingo eta ordaindutako zenbatekoa itzuliko da.

Egitarauaren barruan nabarmentzekoa da Zoru Pelbikoaren eta Posturaren Tailerra, Kirola eta Emakumea programaren baitan. Tailerra irailaren 22an egingo da, 17:00etatik 19:00etara, Kirol Instalazio Nagusian. Jarduera doakoa izango da, gehienez 20 pertsonarentzat eta gutxienez 10 izen-ematerekin.

Volver arriba