Zizur Nagusiko Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko maiatzak 3

Zizur Nagusiak bonu berriak izango ditu herriko dendetan erosketak suspertzeko

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak erosketa-bonuen kanpaina berri bat aurkeztu du herriko dendetan erosketa suspertzeko.

Zizur Nagusiko Udalak tokiko merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko bonu kanpaina egingo du. Maiatzaren 17tik ekainaren 30era bitartean www.bonoszizurbonuak.com webgunean eta fisikoki Udaletxean erosi ahal izango dira, maiatzaren 18an, 19an, 20an eta 26an eta ekainaren 2an eta 9an, 09:00etatik 12:00etara.

Erosketa-bonu bakoitzak 10 euroko balioa izango du, 5 euro erosleak jarriko ditu eta beste 5 Udalak. 18 urtetik gorako edonork erosi ahal izango ditu, eta gehienez 5 bonu egongo dira pertsonako. Bonuak uztailaren 31ra arte trukatuko dira.

45 saltoki daude izena emanda 2021eko bonu kanpaina honetan. Zizur Nagusiko alkate eta arloko arduradun Jon Gondanek (Geroa Bai) hurrengoa nabarmentzen du: “Pandemiak gogor kolpatutako tokiko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko udal honek martxan jarri duen beste ekimen bat da, eta lehentasuna da sare sozioekonomikoari laguntzea udalerri bizi bat izateko”.

ATXIKITAKO SALTOKIAK

  1. ALIMENTACION MARTINICO
  2. ARTEA 2
  3. BAR OLMO
  4. BIRAKA
  5. BOCAPIZZA
  6. CALVART
  7. CARNICERIA IPARLA
  8. CARNICERIAS JUAN CARLOS
  9. CENTRO DE MASAJE E HIDROTERAPIA AQUALUNG
  10. CFL COLEGIO DE FORMACIÓN LINGÜÍSTICA
  11. COBOS
  12. EL COSTURERO DE ANA
  13. ENTRE PATITAS
  14. ESTUDIO FOTOGRAFICO ROBERTO LECHADO
  15. FARMACIA ALEJANDRO
  16. FARMACIA IKER ALBENIZ
  17. FARMACIA ISABEL MURILLO
  18. FARMACIA MONICA CATALA
  19. FERRETERIA VIDAL
  20. FOTO ULAZIA
  21. FRUTERIA IGOR SL
  22. GALEGUNE SL
  23. GARNATXA ARDOTEGIA
  24. GOXUA
  25. HELENA VICENTE ASESORAMIENTO NUTRICIONAL
  26. IBONAX
  27. KALIGRAMAK
  28. LAVANDERIA AGUA Y JABON
  29. LIBRERÍA CALIGRAMA
  30. LIBRERÍA ZIZUR
  31. MERCERIA MILA
  32. MULTISERVICIOS ZIZUR
  33. OPTICA LUIS ARRONDO
  34. ÓPTICA  ZIZUR
  35. OVERTIME
  36. PELUQUERIA HERCE
  37. PELUQUERIA OSCAR
  38. PERFIL BELLEZA
  39. POUKHAS
  40. THE BEAUTY LOFT
  41. THE ENGLISH LAB ZIZUR
  42. THE HOUSE BEER
  43. TURBO FORMACION VIAL SL
  44. TXAPELA
  45. ZIZUR JARDIN