Ayuntamiento de Zizur Mayor

2021eko martxoak 26

Zizur Nagusiak bat egin du piktogramak jartzeko Nafarroako Autismo Elkartearen kanpainarekin

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak bat egin du Nafarroako Autismo Elkarteak (NAE) udal eraikin eta zerbitzuetan piktogramak jartzeko egin duen kanpainarekin.

Aste honetan bertan, Zizur Nagusiko alkate Jon Gondánek eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi eta alkateorde Piluka Garciak (Geroa Bai) NAEko Paula Rodriguez (zuzendaria) eta Arianna Iriarte (gizarte langilea) hartu dituzte Zizur Nagusian datozen asteetan jarriko diren piktogramak emateko.

Hain zuzen ere, udaletxean, ikastetxeetan, institutuan, osasun-zentroan, oinarrizko gizarte-zerbitzuan, kultura-etxean, kirol-instalazioetako hainbat espaziotan, elizan, Gaztetxean eta ludotekan ipiniko dira besteak beste.

Volver arriba