Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko martxoak 10

Zizur Nagusiak 50 zuhaitz baino gehiago landatu ditu herriko gune ezberdinetan

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak zuhaitzak birjartzeko urteko kanpaina hasi du dagoeneko. Guztira 50 zuhaitz baino gehiago landatuko ditu udalerriko hainbat gunetan.

Zuhaitzak landatzeko lanak udaleko lorategietako brigadak egiten ari da, eta martxoko lehen hamabostaldian luzatuko dira. Ekintza honen helburua udalerriko berdeguneak hobetzea eta ingurumen jasangarriago eta atseginagoa sortzea da.

Zuhaitzen hornidurak 10.500 euro gehi BEZ-ko gastua eragin dio udalari. Inbertsio honekin, Zizur Nagusiko Udalak udalerriaren ingurumen-ondarea zaintzeko eta hobetzeko konpromisoa berretsi du.

Volver arriba