Ayuntamiento de Zizur Mayor

2021eko ekainak 29

Zizur Nagusia eta Zizur Zendeako udalek bi udalerrien arteko loturak hobetzea adostu dute

Foto noticia

Zizur Nagusiko eta Zizur Zendeako udalek bilera egin dute gaur goizean, bi udalerrien arteko lotura hobetzeko ekintza zehatzak ezartzeko.

Alde batetik, Lurralde Kohesiorako Departamentuari bi udalerriak lotzen dituen NA-6053 errepidean oinezkoen eta bizikleten arteko lotura egiteko eskatzea erabaki dute; Zizur Nagusiko hilerriaren parean eta Zizur Txikiko Miravalles ikastetxearen ondoan bi biribilgune sortzeko aukeraz gain.

Bestalde, Iruñerriko Mankomunitatearekin negoziazio bateratuak hasiko dira, bi udalerriak Eskualdeko Hiri Garraioaren (EHG) bidez konektatuta egon daitezen, aurreko legegintzaldian egindako proposamena berreskuratuz.

Azkenik, Zizur Nagusiaren eta Gatzolatzen artean oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea egiteko aukeraren alde agertu dira bi udalak, bertako bizilagunei hiriko zerbitzu eta garraioetarako sarbidea erraztuz.

Zizur Nagusiko Udalaren aldetik, Jon Gondán alkateak eta Ales Mimentza (Geroa Bai) Hirigintza, Mugikortasun eta Ingurumen zinegotziak parte hartu dute. Zizur Zendeako Udalaren aldetik, Rafael Ansó alkatea eta Alfredo Caballero alkateordea (Navarra Suma) eta Mario Pérez Cizur Txikiko Kontzejuaren ordezkaria bertaratu dira.

Volver arriba