2022ko urtarrilak 21
Zizur Nagusiak herriguneko abiadurei buruzko sentsibilizazio-kanpaina egingo du
Urtarrilaren 24tik 30era bitarteko astean, Zizur Nagusiko Udalak abiadura kontrolatzeko kanpaina bat egingo du herri barruko bideetan. Kanpaina honen helburua da baimendutakoa baino abiadura handiagoan atzematen diren pertsonak sentsibilizatzea, zigorrik ezarri gabe ohartaraziko baitzaie.
Duela hilabete inguru, Udalak seinale bertikalak jarri zituen udalerriko sarrera guztietan, radarrak jartzeko aukera adierazten dutenak, nahiz eta radar finkoak direnean nahitaez instalatu behar diren; kasu honetan, radar mugikorrak instalatuko dira kanpaina puntualetan.
Datorren asteko kanpainako datuekin txosten bat egingo da, eta dagokion batzordean aztertuko da.