Ayuntamiento de Zizur Mayor

2022ko azaroak 18

Zizur Nagusiak 14,9 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du

Foto noticia
  • Aurrekontua 1.319.510 eurotan igotzen da, 2022koa baino %9,7 handiagoa izanik.

Zizur Nagusiko Udaleko gobernu taldeak gaur jakinarazi du 2023rako aurrekontuen proiektua. Proiektu horretan, 1.319.510 euro gehiago iragarri dituzte 2022ko aurrekontuarekin alderatuta, hau da, %9,7 gehiago.

2023ko aurrekontu-proiektua datorren azaroaren 24an onartzea aurreikusten da, eta diru-sarrerak handitu egingo dira, batez ere, Toki Ogasunen Fondoen banaketa berria dela eta. Izan ere, Zizur Nagusiari ia %12 gehitu zaio aurreko urtearekin alderatuta, eta IZEak zertxobait gehitu dira. Aldiz, tasen, prezio publikoen eta kontribuzioaren KPIaren igoera bertan behera uzteko erabakiak igoerarik ez izatea ekarriko du.

Gastuaren kapituluan, “gastu soziala” delakoan gehien inbertitzen den aurrekontua da. Langileen kapituluak 5,8 milioi euro hartzen ditu, aurreko urteko kontuekiko %4ko soldata igoera barne; gastu eta ondasun arruntak %50, Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak %5,3 eta inbertsio errealak %4.

Herritarren eskaerei erantzuten dien eta udal zerbitzu publikoak indartzen dituen aurrekontua da. Azpimarratzekoa da jubilatuen elkartea berritzeko inbertsioetarako 50.000 euro, haurrentzako parkeetarako 45.000 euro eta Familien Arretarako Zentroaren (FAZ) proiektua idazteko 15.000 euro bideratu direla. Era berean, Zizur Nagusian alokairuan dauden gazte emantzipatuentzako 15.000 euroko partida berri bat sartu da, 80.000 euro bide publikoetako inbertsioetarako, 75.000 euroko laguntza partida bat etxebizitzak zaharberritzeko, energia-eraginkortasunerako eta hiri-birsorkuntzarako, eta 40.000 euroko inbertsioa ikastetxeetan. Halaber, autoenplegurako diru-laguntza 9.000 eurokoa izanen da eta aurrekontu parte hartzaileetarako kopurua 40.000 eurora igoko da.

Jon Gondán (Geroa Bai) alkateak azaldu duenez, aurrekontuen proiektua alderdiei aurkeztu zaie eta udal gobernuak talde guztiei eskua luzatuko die akordio zabala lortzeko, legealdiko azken aurrekontu honetan aldeko boto gehien lortzeko.

Volver arriba