Zizur Nagusiak 2025eko udako kultur programazioa aurkeztu du

Zizur Nagusiko Udalak kultur programazio anitza eta erakargarria prestatu du abuztu eta irailerako, kultura herriko kale eta plazetara eramatearen aldeko apustua eginez. Zirkuak, dantzak, musikak, kale-antzerkiak eta haurrentzako ikuskizunek espazio publikoak biziz beteko dituzte, herritar eta bisitariei doako eta publiko guztientzako aisialdi-proposamen bat eskainiz.
EGITARAUA
– Asteartea, abuztuak 12 – 20:00
Zirkoa – LULLABY – Proyecto Kavauri
Kultur Etxeko plaza
– Asteartea, abuztuak 19 – 20:00
Dantza – 3 HISTORIAS DE DOS
Kultur Etxeko plaza
– Ostirala, abuztuak 22 – 20:00
Musika – KBLESS
Olmos plaza
– Asteartea, abuztuak 26 – 20:00
Kale Antzerkia – KINKI GAMES – Amico Teatro
Kiosko plaza (Santa Cruz)
– Ostirala, abuztuak 29 – 20:00
Musika – LILO
Kultur Etxeko plaza
– Osteguna, irailak 4 – 18:30
Haurrentzako dantzaldia – DJ Kaktus – Ametzu antzerkia
Kultur Etxeko plaza
– Ostirala, irailak 5 – 20:00
Musika – GOXUA’N SALSA
Emakumearen plaza
Irantzu Zabalza Kultura eta Euskara zinegotziak udako programazio honen garrantzia azpimarratu du: “Zizur Nagusian, udan ere, kaleko kulturaren aldeko apustua egiten dugu. Musika, antzerkia, dantza eta zirkua gure herritarren egunerokotasunaren parte izatea nahi dugu, eta espazio publikoak bizitzaz, topaketaz eta gozamenez betetzea. Programazio honen helburua da kalitatezko jarduerak eskaintzea, doakoak eta publiko guztientzat, aisialdi osasungarria eta komunitate espiritua sustatzeko. ”
Proposamen honekin, Zizur Nagusiak kultura irisgarri eta parte-hartzailearekin duen konpromisoa indartzen du, artea eta entretenimendua udalerriko txoko bakoitzera eramanez.