2022ko urriak 27
Zizur Nagusiak izoztu egin ditu 2023rako tasak, prezio publikoak eta kontribuzioa
Zizur Nagusiko Udalak 2023rako tasak eta prezio publikoak izoztea erabaki du; beraz, kirol instalazioen, musika eskolaren eta udal zerbitzuen erabiltzaileek ez dituzte tarifa altuagoak izango hurrengo urterako.
Zizur Nagusiko alkate Jon Gondánek (Geroa Bai) adierazi duenez, “ahalegin hori egitea erabaki da, herritarrak ekonomikoki gaizki daudelako gaur egungo egoerarekin, nahiz eta Udalak gastu arrunta nabarmen handitu beharko duen, batez ere argi eta gas horniduretan”.
Hirilurraren gaineko kontribuzioak, urtean 2,3 milioi euro biltzen dituenak, ez du ia %0,003ko igoerarik izango, hau da, 28.000 euro guztira. Horrela, %0,25eko gutxieneko zerga-tasa lortzeko helburua bete da.