Zizur Nagusiak 34 ezkontza zibil egin zituen 2022an
Zizur Nagusiko Udalak iaz, 2022an, 34 ezkontza zibil egin zituen, aurreko urtean baino gutxiago.
Uztaila eta abuztua izan dira hilabeterik eskatuenak, hilabeteko 5 ezkontzekin. Ondoren, apirila, iraila eta azaroa. Hilabete bakoitzean lau ezkontza izan ziren. 34 lotura zibiletatik 3 elebidunak izan ziren, eta bat sexu bereko pertsonen artean.
Ofizilari dagokionez, Jon Gondán alkateak 18 ezkontza egin zituen guztira. Haren atzean Piluka García alkateordea (Geroa Bai) dago, 5 loturarekin; Karlos Terés (Ehbildu), hirurekin; Andoni Serrano (Geroa Bai) eta José Angel Sáiz, bi zeremoniarekin; eta José Ruiz (PSN), Mº Jesús Nieto (Na+), Javier Álvarez (AS) eta Vicente Azqueta (Na+) ezkontza bakarrarekin.
Udal taldeei dagokienez, Geroa Bai (25) izan zen ezkontza gehien egin zituena, eta, ondoren, EHBildu (5), Navarra Suma (2) eta PSN eta AS, bakoitzak bat eginda.
Zizur Nagusiko Udalak ezkontzak egiten ditu ostiral arratsaldetan 18:00etatik 19:30era eta larunbatetan 12:00etatik 13:30era.
Ezkongaiek tokia (alkatearen bulegoa, udaletxeko ekitaldi aretoa edo kultur etxeko patioa), hizkuntza, irakurketa osagarriak edo musika elementuak aukera ditzakete. Zeremoniak ezin dira 30 minututik gorakoak izan.