Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko ekainak 4

Zinegoak Zineforumaren emanaldia Zizur Nagusian

Foto noticia

Ekainaren 12an, 19:00etan, Zizur Nagusiko Kultur Etxean ZINEGOAK Bilboko LGTBQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiko film laburren proiekzio berezia ospatuko da.

Zineforum honetan nazioarteko eta Euskal Herriko sei zuzendari ezberdinen lanak ikusteko aukera izango da. Gai anitz jorratzen dituzten lan hauek ikus-entzuleei ikuspegi berriak eskaintzen dizkiete identitateari, bizipen pertsonalei eta aniztasunari buruz. Emandako film laburrak honakoak dira:

  1. ¿Dónde estás? – María Moreno Nova (Euskal Herria)

  2. Burning Inside – Enock Carvalho (Brasil)

  3. Azkena – Ana Inés Landeta & Lorea Lyons (Euskal Herria)

  4. Arrecife – Ángel Morales Ballesta (Espainia)

  5. Three – Amie Song

  6. Judoka – Ander Iriarte (Euskal Herria)

Iraupena 77 minutukoa izango da, eta ekitaldia doakoa, publiko guztiari zuzendurik. Aukera paregabea LGTBQ+ komunitatearen ikusgarritasuna eta aniztasunaren balioa zinemaren bitartez ezagutzeko eta ospatzeko.

️ Sarrera librea. Zatoz eta bizi esperientzia kulturala eta eraldatzailea!

Bertan ikus dezakezu aurtengo promozio bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=qupidNHEB0A

Volver arriba