Badugu 2023ko jaietako kartelaren irabazlea
RAFA PÉREZ LIZASOren “Entre patos y gigantes” aukeratu dute 2023ko Zizur Nagusiko jaiak iragartzeko kartel irabazle modura. Kartel hori beste hiru kartelekin batera aukeratu zuten Arantxa Eseberri (Heda Comunicación), Koldo Villarreal (Alfa Soluciones), Ana Álvarez (ArteA2) eta Nerea Garde (Zizur Nagusiko udaleko kultura koordinatzailea) epaimahaikideek.
Bozketa ekainaren 21etik 28ra bitartean egin zen, udalaren webgunearen eta herritarren arretarako bulegoaren bidez. Kartel irabazleak botoen %43 lortu ditu.
Lehiaketaren oinarrietan ezarritako saria 1.100,00 €-koa da. 2023ko Zizur Nagusiko jaiak iragartzeko suziria jaurti aurreko protokolozko ekitaldian entregatuko da saria, datorren irailaren 13an asteazkenarekin.
Zizur Nagusiko Kultur Etxean, irailaren 1etik 17ra, erakusketa bat izango da aurkeztutako 18 kartelekin, ohiko ordutegian (astelehenetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara eta igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara)