Vicencia Gabay zizurtarrak 100 urte bete ditu

Vicencia Gabay Tellechea zizurtarrak Jon Gondán alkatearen bisita instituzionala jaso zuen aurreko astelehean, bete dituen 100 urteak omentzeko.
Vicencia Gabay 1925eko urtarrilaren 13an jaio zen, 1955etik hasita taberna bat eramaten zuten “Gabay etxe” ezaguneko José Gabay eta Dolores Tellechearen 7 senideetan bigarrena.
Gabay herriko eskolara joan zen Teresa Onieva irakaslearekin. 14 urterekin, Urdanoz etxean hasi zen lanean 18 urte zituen arte, eta Iruñera joan zen lanera.
Jesus Rezusta Elsorekin (Arraizakoa, jada hila) ezkondu zen 26 urte zituela, eta 5 seme-alaba, 8 biloba eta 8 birbiloba izan zituzten.
Familiak dioenez Vicencia, “emakume zerbitzaria da, oso sukaldari eta jostun ona, eta haurrak maite ditu, beti eman zaizkio primeran”.
Ekitaldira, Jon Gondán alkateaz gain, Ales Mimentza eta Andoni Serrano zinegotziak eta bere familia eta gertukoak joan ziren 100 urteak ospatzeko.
Alkateak lore sorta bat, Zizurren historiaren liburua eta herriko armarria brodatua duen zapi gorri bat eman zizkion.