Zizur Nagusiko Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko urriak 13

V. Erakusleiho-lehiaketa 2021

Foto noticia

Aurten ere, Zizur Nagusiko Udalak V. Erakuslehio lehiaketa antolatu du Zizur Nagusiko merkatariek beren bezeroak erakartzeko egiten duten ahalegina eta lana saritzeko, Gabonetako erakusleihoen irudimenaren eta originaltasunaren bidez. Horrela, erosketa-giro atsegina sortu da Gabonetan, tokiko merkataritzari pizgarri gehigarri bat emanez.

Aurreko urteetan bezala, originaltasun eta berrikuntza irizpideak, diseinua, muntaia, argiztapena eta erakusketa-proiektuaren harmonia baloratuko dira, besteak beste.

Erakusleihoek irekita, ikusgai eta argiztatuta egon beharko dute 2021eko abenduaren 17tik 2022ko urtarrilaren 8ra arte, egunero 10:00etatik 22:00etara.

Epaia urtarrilaren 10ean jakinaraziko da webgunearen bidez eta irabazleei jakinaraziz.

Izen-ematea urriaren 13an (asteazkena) hasi eta 22an (ostirala) amaituko da, 14:30etan.

Izen-emateak aurrez aurre egin ahal izango dira Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan, astelehenetik ostiralera, 08: 30etik 14: 30era. Horretarako, izena emateko fitxa bete beharko da, edo bestela, bide telematikoz, esteka honen bidez:

    ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

    Saltokiaren izena (*)

    IFK (*)

    Helbidea (*)

    Telefonoa (*)

    Email (*)

    EGUBERRITAKO-ERAKUSLEIHO-LEHIAKETAREN-OINARRIAK_

    IZENA EMATEA 2021