Bidegorri batek Zizur Nagusia eta Iruñea lotuko ditu
Joan den ostegunean aurkeztu zen Zizur Nagusia eta Iruñea lotuko dituen bidegorria, Udalak eta Zizur Nagusiko herritarrek egiten zuten eskaerari erantzuna emateko.
Proiektuak 955.712,96 euroko hasierako aurrekontua du eta Europako Next Generation funtsen bidez finantzatuko da. Lau hilabeteko obra iraupena izango du, eta 824 metroko trazadura aurreikusten du bide ziklalean eta oinezkoentzat. Hasieran, Idoia parkean dagoen bidegorriarekin lotuko da, ondoren, ibilbide berriarekin lotzeko.
Bizikleta-bide berrirako aurreikusten den trazadura bizikleta eta oinezkoen aldi bereko ibilbidea izanen da, 4,5 metroko zabalerakoa eta segurtasuna bermatzeko neurri eta elementu desberdinak izanen ditu.
Aurkezpenean, Zizur Nagusiko alkate Jon Gondánek, Lurralde Kohesioko kontseilari Bernardo Cirizak, Nafarroako Gobernuko ordezkari José Luis Arastik eta Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko zuzendari nagusi Berta Mirandak parte hartu dute, eta mugikortasun jasangarria sustatuko duen eta oinezkoen segurtasuna hobetuko duen proiektu honen nondik norakoak azaldu dira.