2026ko otsailak 23
Udalaren Osoko Bilkura otsailaren 26an

Zizur Nagusiko Udalak ohiko Osoko Bilkura deitu du 2026ko otsailaren 26rako, 17:00etan, Osoko Bilkuren Aretoan. Saio honetan, gai-zerrendako hainbat gai garrantzitsu jorratuko dira:
- Aurreko akta irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Alkatetzaren ebazpenen berri izatea.
- Irizpena: Udal kirol instalazioen funtzionamenduaren kudeaketa kontratatzea.
- Proposamena: “Comunidad energética Enerkide Komunitate energetikoa” elkarteari atxikitzeko erabakiaren berrespena.
- Irizpena: Kultura teknikariaren kontrataziozerrendaren hitzarmena.
- Irizpena: Euskara teknikariaren kontratazio-zerrendaren hitzarmena.
- M8ko egunerako adierazpen instituzionala.
- “Emakumeen eta haurren aurkako indarkeria guztien kontrako” adierazpen instituzionala.
- Ikerketa biomedikoaren finantzaketa publikoa bultzatzeko eta minbiziaren aurkako saiakuntza klinikoak babesteko mozioa.
- Mozioa, gizarte-erakundeei eta osasunikerketako erakundeei dohaintzak egiteko aurrekontu-partida bat sortzeko.
- Mozioa, Iruñerriko Mankomunitatearen (MCP) bidez bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa mankomunatzeko.
- Galderak eta eskaerak.