Ayuntamiento de Zizur Mayor

2026ko ekainak 23

Udalaren Osoko Bilkura ekainaren 25ean

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak ohiko Osoko Bilkura deitu du 2026ko ekainaren 25erako, 17:00etan, Osoko Bilkuren Aretoan. Saio honetan, gai-zerrendako hainbat gai garrantzitsu jorratuko dira:

  1. Aurreko aktak irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea.
  2. Alkatetzaren ebazpenen berri izatea.
  3. Irizpena: administrazio digitaleko oinarrizko soluzioak elkarri emateko hitzarmenari atxikitzea.
  4. Irizpena: CCAF hezitzaile lanpostuaren fitxa onartzea.
  5. Irizpena: 0-3 urte bitarteko hezkuntza zikloko teknikari lanpostuaren fitxa onartzea.
  6. Irizpena: 14/2026 aurrekontu-aldaketaren espedienteari hasierako onespena ematea. Dorretxea jauregia eraberritu eta egokitzeko exekuzio-proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko kreditu-gehigarria.
  7. Irizpena: 15/2026 aurrekontu-aldaketaren espedienteari hasierako onespena ematea. Bide publikoetan inbertsio-jarduerak egiteko kreditu-gehigarria.
  8. Osoko Bilkurari kontu-hartzailetzaren txostena jakinaraztea, aurrekontu-egonkortasunari buruzkoa.
  9. Irizpena: Udal titulartasuneko higiezinetan gainazalaren erabilera pribatiborako administrazio-emakida ENERKIDEri, Tokiko Energia-Komunitatea (TEK/CEL), energia sortzeko plaka fotovoltaikoak instalatzeko.
  10. Irizpena: Erretiratuen Kluba erabiltzeko ordenantzaren hasierako onarpena.

  11. Proposamena: Zizur Nagusiko udalerria bizikleta publikoaren zerbitzuan sartzeko Iruñerriko Mankomunitateari egindako eskaera.

  12. Irizpena: Festa, kultura eta aisialdiko guneetako eraso matxisten aurrean gizarte eta erakunde mailako prebentzio, arreta eta erantzuna emateko protokoloa onartzea.

  13. Adierazpen instituzionala, ekainaren 28koa, LGTBIQ+ nazioarteko egunagatik

  14. Adierazpen instituzionala: “Emakumeen eta haurren kontrako indarkeria guztien aurka”.

  15. Geroa Bairen udal taldeak mendekotasuna duten pertsonen eskubideei eta zaintzaileei laguntzeari buruz aurkezten duen mozioa.

  16. Bizikidetzaren eta haurren babesaren aldeko mozioa.

  17. Galderak eta eskaerak.

CONVOCATORIA PLENO ORDINARIO_25-06- 2026

Volver arriba