Ayuntamiento de Zizur Mayor

2023ko azaroak 9

Udalak V. Pasaporte Kanpainaren Edizioa martxan jarri du

Foto noticia
Gabonak iristearekin batera, Udalak V. Pasaporte Kanpainaren Edizioa martxan jarri du Zizur Nagusiko dendetan, zerbitzuetan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko.
Kanpaina 2023ko azaroaren 20an, astelehena, hasiko da eta 2024ko urtarrilaren 7an, igandea, amaituko da.
Pasaporteak atxikitako establezimenduetan eta Udaletxean eskuratu ahal izango dira, eta parte hartzen duten lokaletan zigilatuko dira, egindako erosketa bakoitzeko.
Pertsona bakoitzak nahi adina pasaporte bete ahal izango ditu. Bete ondoren (gutxienez 9 zigilu eta sektore bakoitzean bat), udaletxean entregatu ahal izango dituzte, 300 €-ko 3 erosketa-baleko zozketan parte hartzeko. Zozketa urtarrilaren 12an egingo da, 12:00etan, Udaletxean. Irabazleek martxoaren 17ra arteko epea izango dute atxikitako saltokietan saria trukatzeko.
Volver arriba