Ayuntamiento de Zizur Mayor

2020eko abenduak 15

Udal adostasun zabala Zizur Nagusian 2021eko aurrekontuak onartzeko

Foto noticia

Geroa Baik, EH Bilduk, PSN-PSOEk eta atxiki gabeko zinegotziak 2021erako aurrekontu-akordioa sinatu dute, ekitaldi publiko batean, eta, bertan, edukiaren berri eman dute, sinaduraz gain.

“Zizur Mayor-Zizur Nagusiaren aurrerabiderako konpromisoen akordioa” izeneko dokumentuak bost puntu ditu, eta, bertan, taldeek konpromisoa hartzen dute aurrekontuen proiektuari eta hurrengo urterako plantilla orokorrari aldeko botoa emateko.

Horrez gain, tokiko merkataritzarako eta ostalaritzarako laguntzen deialdi berri batean lan egingo dute, “Plan Reactiva Zizur Suspertu Plana” zabalduz. Dokumentuak eranskin bat jasotzen du 2021. urtean egin beharreko inbertsio nagusiekin, bai eta hitzarmena sinatzen duten taldeen arteko jarraipen-batzorde bat eratzea ere, ezarpen-prozesua jarraitzeko eta hura betetzeko.

Ostegunetik aurrera onartuko den 2021erako aurrekontu-proiektua 12,6 milioi eurokoa izango da, eta, bertan, herritarrei begira funtsezkoak diren zerbitzuak indartuko dira, bai eta zenbait partidatan izandako igoerak ere, hala nola haur-parkeetan (35.000 euro), kale publikoetan egindako inbertsioetan (80.000 euro), argiteria publiko berrirako partidan (18.000 euro), eta nabarmendu beharreko bi proiektu hauek: Familiei Arreta Emateko Zentroa (CAF) eta erretiratuen kluba zabaltzea, eguneko zentroaren espazio berri bat sortuz. Halaber, hiri-kanpamenduetan kontziliazio-programak bateratzea, eraikinak birgaitzeko diru-laguntzak ematea (70.000 euro) eta hiri-garbiketako partida handitzea (450.000 euro), bai eta eraikin eta ikastetxeetan ere, COVID-aren aurrean, prebentzioz.

Aipatutakoez gain, inbertsioetan mugikortasun-politika jasangarriak nabarmentzen dira, hala nola bizikleta-sarearen toki-mailako lehen fasea gauzatzea, Santa Cruzerako amortizazio-plan bat eta aire zabaleko kirol- eta aisialdi-espazioak (skate berria, kalistenia-parkea eta kirol-kantxa).

Sinaduran honako hauek parte hartu dute: Jon Gonda Zizur Nagusiko alkatea (Geroa Bai), Piluka García Geroa Baiko alkateorde bozeramailea, José Ángel Sáiz EH Bilduko bozeramailea, Richard Ocaña sozialisten bozeramailea eta Iñigo Goñi atxiki gabeko zinegotzia.

Volver arriba