2025eko maiatzak 20
Udako hiri-jarduerak Zizur Nagusian: Izen-emateak maiatzaren 26tik aurrera

Zizur Nagusiko Udalak udako hiri-jarduerak antolatu ditu HH1etik LH6ra bitarteko haurrentzat, ekainaren 23tik irailaren 5era. Jarduera hauek aisialdi hezitzailea eta dibertigarria eskaintzen dute, udal instalazioetan, euskara eta balore hezitzaileak ardatz izanik.
11 aste osagarri eskaintzen dira, astean 4 edo 5 eguneko modalitateekin.
Ordutegia:
Sarrera malgua: 7:30 – 9:00
Jarduerak: 9:00 – 14:00 (irteera malgua 14:30 arte, jantokirik gabe)
Jantoki zerbitzua (hautazkoa): 14:00 – 15:30 (irteera bakarra 15:30ean)
Prezioa:
Jarduerak: 56 € (4 egun) / 70 € (5 egun)
Jantokia: 32 € (4 egun) / 39 € (5 egun)
Jarduera lekua: Tartalo Ludoteka eta Udal Kiroldegia.
Izena emateko epea: maiatzaren 26tik ekainaren 6ra
Informazio gehiago: 948181896
