Ayuntamiento de Zizur Mayor

2023ko urtarrilak 24

Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartel guztiak 2023ko martxoaren 24a baino lehen berritu beharko dira

Foto noticia

Martxoaren 7ko 52/2022 Foru Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoa betez, Gizarte Eskubideen kontseilariarena, Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela arautzen duena, datu-base zentralizatua egingo da Nafarroako aparkatzeko txartel guztiekin. Erregistro bakar hori sortzeko, beharrezkoa da desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartel guztiak 2023ko martxoaren 24a baino lehen berritzea.

 

Nork berritu behar du txartela?

Gaur egun desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela duten pertsona guztiak.

Zer epe dago?

2023ko martxoaren 24ra arte. Data horretatik aurrera txartel berriak bakarrik balioko du. Doakoa da.

Non eska daiteke?

Eskaera egin ondoren, non jaso txartel berria?

Postaz iritsiko da eskatzaileak emandako helbidera.

rgibideren bat behar izanez gero, harremanetarako bide hauek jarri dira:

Telefonoa: 848 68 30 00

Helbide elektronikoa: tarjetasaparcamiento@navarra.es

Ordutegia:

– Astelehenetik ostegunera 8etatik 17:30etara

– Ostiralak, abenduak 24 eta 31 eta uztaila, abuztua eta iraila; 8etatik 15:00etara

Volver arriba