Guraso tailerra: Jolasak eta solasak
Maiz aipatu izan da jolasak haurren hezkuntzan eta hazkuntzan duen garrantzia. Ongi elikatzea, kirola egitea eta osasuntsu haztea bezain garrantzitsua da jolastea. Euskaldunak izanda ere, gurasoei askotan gure haurrekin euskaraz jolasteko jolas, kanta eta formulak falta zaizkigu. Tailer honetan euskarazko jolas, kanta eta formulak ikasi eta praktikatuko ditugu, euskara seme-alabekin konpartitzeko eta konplizitate elementu bilakatzeko. Ongi pasatzeaz gain, euskararekiko lotura afektiboa sortzen edo sendotzen lagunduko diozu haurrari, eta txikitatik gehiago eta errazago hitz egingo du.
• Tailerra urtarrilaren 31n izanen da, kultur etxean, 17:00etatik 19:00etara. Leku mugatua, izena ematen den hurrenkeran beteko dira plazak. Tailerra beteko balitz, aztertuko da beste egun batean bigarren bat antolatzea.
• Tailerraren ezaugarriak: 2 eta 4 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta dago (Haur eskolako 3. urtea eta Haur Hezkuntzako 1-2) eta haurrek ere parte har dezakete. Tailerraren lehen zatian Dindaiako hezitzaile batek zenbait baliabide eta jolas erakutsiko dizkie guraso eta helduei. Bitartean, beste hezitzaile batek euskarazko tailer batean 2 urtetik gorako haurrei formula eta jolas berdinak erakutsiko dizkie, saioaren azken ordu erdian horietaz elkarrekin gozatu ahal izateko.
• Izen ematea, honako inprimakian: https://bit.ly/3H1I0AW
Spot: https://youtu.be/eWawLvw-Tgc
Zalantzak: kultura@zizurnagusia.eus