Ayuntamiento de Zizur Mayor

2022ko martxoak 17

“Nire emozioen unibertsoa arakatzen” tailerra

Foto noticia

“Osasunerako heztea, bizitzarako heztea” programaren baitan, “Nire emozioen unibertsoa arakatzen” tailerra izango dugu Zizur Nagusiko Liburutegian 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

Tailerra martxoaren 30ean burutuko da, 17:00etatik 18:30etara Galkidearen eskutik eta izen emateak 948 28 66 29 telefonoan ala bibliziz@navarra.es-en egin beharko dira.

Barañaingo, Zizurko eta Ermitagañako liburutegi eta osasun zentroen proiektua da. Liburutegi publikoetatik haurtzaroko osasun emozionala eta bizikidetza positiboa sustatzeko kanpaina da.

Helburuak honakoak dira:

-Komunitatean bizi-estilo osasungarriak sustatzeko inplikazioa bultzatzea.

-Bizikidetza positiboa eta aniztasunarekiko errespetua sustatzea, osasuna bermatzeko.

– Errespetuzko eta tolerantziazko jarrerak eta hitzaren balioa eta gatazken aurreko elkarrizketa erraztuko dituzten trebetasunak lantzea.

-Haurrengan gaitasun emozional handiagoa garatzea gizarte-harremanetan.

Volver arriba