Ayuntamiento de Zizur Mayor

2024ko abenduak 12

Solasladi berria Zizur Nagusiko Liburutegian, “Abriendo Camino, Groenlandia” Uxue Loizuren eskutik

Foto noticia

Patricia Viscorten “A pulmon” hitzaldiaren arrakastaren ondoren, Zizurko Liburutegiak mendiaren eta alpinismoaren mundura hurbiltzen gaituzten topaketen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Horregatik, abendu honetan proposamen berri bat dakar, ipar hemisferioko altueretara eramango gaituena.

Datorren astelehenean, abenduaren 16an, 18:30etan, ‘Abriendo camino, Groenlandia’ hitzaldira joateko aukera izango dugu, Uxue Loizu mendizalearen eskutik. Topaketa honetan, Uxuek bere esperientzia berezia partekatuko du Groenlandiako mendi eta glaziarren erronkei aurre eginez. Emozioz, ikasketaz eta naturarik basatienarekiko loturaz beteriko kontakizuna izango da.

Solasaldia Zizurreko Liburutegian izango da. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da. Liburutegian bertan edo 948 286 629 telefonora deituta egin dezakezue.

Ez galdu aukera hau Artikoko abentura paregabe bat bertatik bertara entzuteko!

Volver arriba