Ayuntamiento de Zizur Mayor

2024ko irailak 15

Hainbat eraso matxista gertatu dira 2024ko jaietan

Foto noticia

Udalak kudeatzen duen Puntu Feministatik jakinarazi digute hainbat eraso matxista gertatu direla jaietan. Udalak emakumeen aurkako edozein erasoren gaitzespen irmoa berretsi du, eta, ondorioz, talde politiko guztiek aho batez honako adierazpen hau egin dute:

Gure gaitzespen osoa adierazten dugu edozein motatako sexu-erasoak oinarrizko eskubide eta askatasunen urraketa larriagoak direlako, emakumeen eta gizonen arteko benetako desberdintasuna agerian utziz.
Horregatik guztiagatik, Zizur Nagusiko Udalak, Mujeres Libres eta Zizurko Talde Feministak, Jai Batzordeak eta Txosna Batordek eta Marikaroak osatzen duten Zizur Nagusiko Eraso Matxisten aurkako Mahaiak, jai-guneetan eta aisialdian eraso matxistak prebenitzeko eta horiei arreta emateko protokoloa erreferentziatzat hartuta, honako hau adierazten du: Gure herrian erasoren bat jasan duten emakumeei erabateko babesa eta elkartasuna adierazten die, aldi berean, haien eskubideak eta intimitatea errespetatuz. Konpromisoa hartzen du lanean jarraitzeko eraso matxistak desagerrarazteko eta emakumeek jaiak bete-betean bizi ahal izatea bermatzeko, eskubide eta askatasun guztiak erabiliz.
Zizurreko eraso matxisten aurkako Mahaiak emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko deia egin die herritarrei, gaur, irailak 15, 20:00etan, Nafarroako Foru Plazan egingo den ekitaldian.

Erantzunik gabeko erasorik ez! Zizur eraso matxistarik gabe.

Volver arriba