Ayuntamiento de Zizur Mayor

2024ko irailak 9

Zizur Nagusiko Kultur Etxean autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa jartzeko proiektua.

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak, energia aurrezteko eta eguzki-energia aprobetxatzeko neurrien barruan, eta udal-eraikinetan eguzki-instalazioak egiteko erabakiarekin jarraituz, autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa onartu zuen Zizur Nagusiko Kultur Etxean.

Eguzki-instalazio fotovoltaikoak 50 kWn-eko potentzia izendatua izango du inbertitzaileetan, eta 50,6kWp-ko potentzia modulu fotovoltaikoetan.

Noainen dagoen Ingeniería y Soluciones Fotovoltaicas (ISFOT) enpresarekin gauzatu da proiektu hau.

Proiektuak 58.418,34 euroko kostua du guztira, eta Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Departamentuak finantzatzen du 50.000,00 euroko dirulaguntzaren bidez.

Volver arriba