2022ko apirilak 20
Bicimugi proiektua eta bizikleta irteera

Bicimugi proiektuaren barne, apirilaren 30ean, Zizur Nagusian, proiektuari buruzko hitzaldi informatiboa eta oinarrizko mekanika tailerra izango dira.
Ondoren, bizikleta irteera bat egingo da Zizur Nagusiko Eurovelo 3 tartea ezagutzeko.
Helburua osasuna, iraunkortasuna eta mugikortasuna sustatzea da, eta jarduerak batez ere neskatoei eta emakumeei zuzenduta daude.
Zaindu zeure burua zure ingurua zaintzen, mugitu bizikletan!
Informazio gehiagorako: info@arete-activa.com · 948 199 613