2022ko abenduak 28
Zizur Nagusiko Udaltzaingoak suteei buruzko jardunaldi batean parte hartu du

Joan den abenduaren 19an, Zizur Nagusiko Udaltzaingoko agenteek suteei buruzko jardunaldi batean parte hartu zuten Cordovillako Suhiltzaile Etxeko eraikin eta ibilgailuetan.
19 agentek suteen portaerari buruzko jarraibideak jaso zituzten, bai eraikinetan bai ibilgailuetan, eta berrikuntza gisa, ibilgailu elektriko eta ebakuazio-jarraibideetaz aritu ziren.
Horrez gain, Udalak arnas-babeserako banakako ekipoak erostea erabaki du horrelako larrialdietan esku hartzen duten eragileentzat, haien lana ezinbestekoa baita biktima posibleak azkar ebakuatzeko.