PINTXOAREN ASTEA
ZIZUR NAGUSIKO UDALAK, GAURTIK AURRERA ETA ABENDUAREN 1a ARTE IRAUNGO DUEN HERRIKO OSTALARITZAK ANTOLATUTAKO PINTXOAREN ASTEAN LAGUNDU DU
Zizur Nagusiko Udalaren Toki Garapenaren Zerbitzutik, herriko ostalaritza sarearekin kolaboratu da pintxoaren astearen antolakuntzan. Kanpaina hau, azaroaren azkeneko astean ospatuko da, herriko festa txikiekin bat eginez, San Andrés Festekin.
Dinamika hau, herriko Festa Batzordearen aurreko proiektu batetik dator, eta aurten, ostelaritzak berak barrartu du, San Andreseko Festen astea dinamizatzeko, hala nola, herriko taberna eta jatetxetan kontsumoa sustatzeko helburuarekin.
Edizio honek 11 parte hartzaile izango ditu, eta Alde Zaharraren, Urbanizazioaren eta Ardoiko tabernak parte hartuko dute.
Parte hartzen duten 11 tabernen pintxoak dastatzea da kanpaina honen helburua, pintxo bakoitzak 2,50 €-ko prezioan. Bezeria, bere aldetik, kanpainara erantsitako taberna bakoitzean dagokion pintxoa dastatzeagatik zigilatuko den karnet bat izango du.
Karneta betetzen duten pertsonek, hau da, pintxo guztiak dastatzen dituzten pertsonek, 860 €-tan balioztatutako bidai-txartel baten zozketan parte hartuko dute.
Aurtego nobedadea da, lehenengo aldiz ez dela ostalaritzaren arteko lehiaketa bat izango, herriari eskaintza gastronomiko zabal baten bitartez festak disfrutatzeko aukera bat emateko ostalarien arteko kolaborazio bat baizik.
Udalak, ostalaritzarekin kolaboratu du kanpainaren zabalkuntzan, hau da, A3 tamainako 150 kartel, A5 tamainako 1.500 diptiko informativo eta pintxoa dastatzen dutenei zigilatzeko A6 tamainako 2.000 txartela inprimatu ditu.
Jarraian ikus daiteke parte hartzen duten pintxoen diptiko informatiboa: