2024ko urtarrilak 25
Pasaporte kanpainako erosketa bonoen zozketa

Zizurko Udalak joan den urtarrilaren 12an egin zuen Pasaporte 2023 kanpainako 300 €-ko hiru erosketa bonoen zozketa.
Irabazleak herriko hiru emakume izan ziren:
– Laura Garrido García
– Sara Franco Quesada
– África Jiménez Molina
Irabazleek martxoaren 17ra arte gastatu ahal izango dituzte bonuak pasaportean parte hartzen duten denda, zerbitzu eta ostalarien artean.
Gabonetako kanpainaren V. edizio honetan 294 pasaporte utzi dira guztira, 2022an baino 74 gehiago eta 2021ean baino 82 gehiago.
Sexuen arabera, banaketak antzekoa izaten jarraitzen du, eta gehienak emakumeak dira, % 72,11, eta 45 eta 65 urte bitartekoak.
Udalak datozen edizioetan publiko gazteagoa erakartzea du helburu, Zizurreko merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza dinamizatzen jarraitzeko, pasaportea euskarri digital batera egokituz, eta horrela dinamikoagoa egiteko.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie ekimen honetan parte hartzen duten herritar guztiei, bertako saltokietan erosketak eta gastuak egiteagatik.
NikZizurren #NikEnZizur