Ayuntamiento de Zizur Mayor

2022ko irailak 13

“ZENTZUMENEN PARKEA” DA HERRITARREK 2022. URTEKO AURREKONTU PARTITZIPATIBOETARAKO AUKERATU DUTEN PROPOSAMENA

Foto noticia

2022ko martxoaren 1ean jarri zen martxan Zizur Nagusiko Udalaren aurrekontu partitzipatiboen lehenengo fasea. Prozesuak 5 fase izan ditu, proiektu irabazlea aukeratu arte.

Lehenbizikoa herritarrek egindako proposamenak biltzea izan zen, bertan, 55 ideia jaso ziren. Bigarren fasean, balorazio teknikoa egin zen, jasotako proposamen bakoitzaren bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa, legezkoa eta eskumenekoa aztertzeko, eta 11 proiektu aukeratu ziren hurrengo fasera igarotzeko. Hirugarren fasea Balorazio Teknikoaren Mahaiak bideragarritzat jotzen dituen proposamenak, dagozkien txostenekin, Gazteri eta Herri Partaidetzako Batzordeari aurkeztea zen. Batzorde horretan, politikariek herri-bozketa bidez bozkatuko liratekeen 5 proposamenak hautatuko lituzkete. Laugarren fasearen bidez, hautatutako proposamenen aurkezpen publikoa egin zen, herritarrek proiektuak ezagutu zezaten eta beren gogoko proiektuak hautatzeko. Azkenik, bosgarren fasean, joan den ostegunean, 2022ko irailaren 8an amaitu dena, 18 eguneko bozketa online eta presentzial baten ondoren, herritarrek erabaki dute proposamen irabazlea, eta beraz, aurrekontu partitzipatiboen 30.000€ak jasoko dituenak, Coro Pascual García zizurtarrak aurkeztutakoa izatea, hau da, pinudiaren urmaelaren inguruan zentzumen-parke txiki bat sortzen hastea, naturgune batean paseatu ahal izateko.

Herri bozketaren epean, herrian erroldatutako eta 2022ko irailaren 8an 16 urte beteak zituzten guztiek parte har zezaketen. Beraz, hauteskunde-errolda 13.141 pertsonakoa zen, eta %2,9ak botoa eman du, hau da, 381 pertsona.

Hona hemen bozketaren azken emaitzak:

PROIEKTUA

PUNTUAK ONLINE

PUNTUAK PRESENTZIALA

TOTALA

%

Zentzumen parkea

682

79

761

% 33,73

Denontzako parkeak

449

58

507

% 22,47

Eguzki panelak

437

69

506

% 22,43

Tirolina

292

24

316

% 14,00

Petankako bi pista

132

28

160

% 7,10

Boto baliogabea

0

6

% 0,27

Beraz, hautatutako proiektua, Pinudiaren urmaelaren inguruan zentzumen-parke sortzen hastea da. Zizur Nagusiko Udala laster hasiko da horren inguruan lanean, zenbatekoa 30.000€koa da.

Volver arriba