2025eko maiatzak 5
PARKEA bueltan da Zizur Nagusian maiatzaren 24an: merkataritza lokala, doako tailerrak, musika eta zozketa parkean

Zizur Nagusia, 2025eko maiatzaren 5a
Maiatzaren 24an, larunbata, Zizur Nagusiko udaletxearen aurreko parkea berriz ere beteko da Parkea azokaren edizio berri batekin. Ekimen hau Zizurko Udala eta Vive Zizur Bizi elkartea elkarlanean antolatzen ari dira, tokiko merkataritza ikusgarriagoa bihurtzeko eta herriko bizitza komunitarioa indartzeko helburuarekin.
Azoka 11:00etatik 15:00etara izango da, eta adin guztietarako jarduerak eskainiko dira, betiere tokikotasunetik pentsatuak.
Zer topatuko duzu Parkean?
- Zizurko 20 komertzio, elikadura, artisautza, moda eta ongizaterako produktuekin
- Doako tailerrak, izen-ematerik gabe:
- Yoga Body Art
- Efektu optikodun manga marrazketa tailerra
- Ardo dastaketa
- Txakurren heziketa erakustaldia
- Jateko eta edateko aukera Bar Txapelaren eskutik
- Zuzenean arituko den DJ Kbless zizurtarra
- Zozketa berezia, parte hartzen duten komertzioen produktuekin osatutako saskiarekin (Vive Zizur Bizi-k antolatuta)
Eguraldi txarra eginez gero
Euriarengatik edo bestelako baldintza meteorologikoengatik ezinezkoa balitz parkean egitea, azoka Erreñiegako estalitako gunera lekualdatuko da, bertan ospatzeko moduan.
Ekimen honek duen konpromiso lokala
Parkea ez da azoka hutsa: tokiko merkataritza babesteko eta auzoko harremanak sendotzeko ekimen bat da.
Aurten, gainera, azpimarratzekoa da parte hartzen duten proiektu gehienak emakumeek edo bikoteek gidatzen dituztela, eta horrek tokiko ekintzailetzaren balio sozial eta ekonomikoa berresten du.
Informazio gehiago
Komunikazio-kanpaina gaur bertan abiatzen da, #ParkeaZizur traolarekin. Bertan argitaratuko dira egitaraua, ordutegiak eta azokaren inguruko berriak sare sozialen bidez.
Maiatzaren 24an ikusiko dugu elkar. Etorri parkera, babestu tokikoa eta goza ezazu Parkeaz.
