Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko maiatzak 28

Paquita Ansa Haur Eskolako 2025-2026 ikasturterako matrikulazio-prozedura

Foto noticia

Zizur Nagusiko Paquita Ansa Haur Eskolan haurrak dituzten familiek 2025-2026 ikasturterako matrikula egin dezakete. Epe nagusia maiatzaren 29tik ekainaren 4ra egongo da zabalik, eta prozesua aurretiko hitzorduarekin egingo da, eskolatik bertatik telefonoz deituta esleituko dena. Hori Paquita Ansa Haur Eskolan bertan egingo da (Talluntze kalea, 2 – Zizur Nagusia).

Matrikula adierazitako epean egiten ez bada, lortutako plaza galduko da, eta ordura arte haurra egon daitekeen itxaron-zerrendetatik eratorritako eskubideak bertan behera geratuko dira.

Ondorengo behin betiko zerrendetan dauden familiek epe hauetan egin beharko dute matrikula:

  • Behin betiko bigarren zerrenda: ekainaren 9tik 10era
  • Behin betiko hirugarren zerrenda: ekainaren 13tik 16ra

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Familia-unitateko kide konputagarri guztien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2024ko aitorpenaren fotokopia. (Agiri honen entrega Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Aitorpenaren kanpainaren azken egunera arte atzeratu ahal izango da). Hala egin behar ez badute, beste errenta edo diru-sarrera batzuk jaso izana egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala. Azkenik, diru-sarreren zinpeko aitorpena eta egoera sozioekonomikoa egiaztatzen duen txosten soziala aurkeztu ahal izango dira.
  • Haurra behar bezala artatzeko beharrezkoa den osasun-informazioa.

  • Hala badagokio, 2025ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotza bakoitzeko familia-unitateko kideen kopuruan izandako aldaketa egiaztatzen duen dokumentazioa.

  • Hala badagokio, guraso bakarreko familiaren egiaztapena.

  • Hala badagokio, Haur Eskolako osasun-araudia onartzeko eta konpromisoa hartzeko agiri sinatua. Agiri hau Paquita Ansa haur eskolan emango da eta beteko da.

  • Hala badagokio, kanpoko eragileekin koordinatzeko sinatutako baimena.

  • Haurra inskribatuta dagoen Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia.

  • Ordainagiriak helbideratuko diren banku-erakundearen kontu-zenbakiaren fotokopia, titularra eta zenbakia adierazita.

  • Grabazioak eta irudiak egiteko baimen sinatua (Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko Foru Legea) . Agiri hau Paquita Ansa haur eskolan emango da eta beteko da.

  • Matrikula gauzatzeko 35,00 €ko fidantza “LaCaixa” banku etxeko ES03-2100-5199-5422-0006-4878 kontu korrontean ordaindu behar da. Kontzeptuan erderazko Haur Eskolaren laburdura “EI” gehi “haurren izena” jarri behar da.

 

Ezinbestekoa da ezarritako epeak errespetatzea, esleitutako plaza ez galtzeko. Informazio gehiago edo zalantzarik izanez gero, jarri zuzenean harremanetan Paquita Ansa Haur Eskolarekin.

 

Volver arriba