Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko martxoak 5

Paquita Ansa Haur Eskola – 2025-2026 ikasturtea

Foto noticia

2025eko martxoaren 10ean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 20ko 56/2025 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitateko haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2025-2026 ikasturterako funts publikoekin sostengatutako haurrak hartzeko prozesua onartzen duena. Ebazpenaren esteka.

Paquita Ansa Haur Eskolan onarpen-prozedura nola egingo den jakin bezain laster, webgune honetan argitaratuko da.

ONARPEN PROZEDURAREN EGUTEGIA

Jendaurreko zozketa Hezkuntza Departamentuan (berdinketak ebazteko baino ez dira eginen halakoak)Martxoaren 14a
Eskabideak aurkezteko epeaMartxoaren 24tik – Apirilaren 4a
Eskabideen behin-behineko egoeraMaiatzaren 8a
Behin-behineko egoeraren erreklamazioak edo zuzenketaMaiatzaren 9tik – 13a
Behin-behineko zerrendak argitaratzeaMaiatzaren 20a
ErreklamazioakMaiatzaren 21tik – 23a
Behin betiko lehen zerrenda argitaratzeaMaiatzaren 28a
Matrikula egiteko lehen epeaMaiatzaren 29tik – Ekainaren 4a
Behin betiko bigarren zerrenda argitaratzeaEkainaren 6a
Matrikula egiteko bigarren epeaEkainaren 9tik – 10era
Behin betiko hirugarren zerrenda argitaratzeaEkainaren 12a
Matrikula egiteko hirugarren epeaEkainaren 13tik – 16ra

 

Onarpen-prozeduraren baremoa

 

ATE-IREKIEN EGUNA

Paquita Ansa Haur Eskolak ate irekien jardunaldiak egingo ditu:

2025eko martxoaren 13an eta 20an
17:00etan

Volver arriba