2025eko urriak 7
Palestinar herriarekin elkartasunez asteroko elkarretaratzeak Zizur Nagusiko udaletxearen aurrean

Palestinak bizi duen egoera kezkagarriaren aurrean, Zizur Nagusiko Udaleko hainbat langilek garrantzitsutzat jo dute mundu osoan egiten ari diren mobilizazio sozialekin bat egitea.
Helburu horrekin, ostegunero elkarretaratzea antolatzea erabaki dute, 12:00etatik 12:10era, udaletxeko ate nagusiaren aurrean.
Zizur Nagusiko herritarrei dei egiten diete udal langileek Palestinako herriarekiko elkartasun eta konpromiso keinu horrekin bat egin dezaten, biktimei babesa emanez eta indarkeria gaitzetsiz. Ekintza honek bakearen, giza eskubideen eta justizia sozialaren garrantzia gogorarazi nahi du astero.