Euskara maitatzen hasteko hitzak: Erakusketa, bisita gidatua/aurkezpena eta haur tailerra

Ezagutza dugu maitatzeko atea, izan ere, maitatzea eta ezagutzea txanpon beraren bi aldeak baitira. Euskarara bere hitzen bidez hurbildu eta maitatzen hasteko gonbita izan nahi dute, bai erakusketa honek eta baita honen ekitaldi osagarriak ere.
Nafarroako Udal Euskara Zerbitzu ugarik auzolanean sortutako proposamena dugu, baita Zizur Nagusiko Udaleko euskara zerbitzua ere, euskara herritarrei hurbiltzeko asmoz sorturikoa.
Erakusketaren jatorria eta inspirazioa Pequeño diccionario sentimental izeneko liburua da, Regina eta Leticia Salcedok (testuak) eta Liébana Goñik (ilustrazioak) egina, Pamielak 2020an argitaratua. Erakusketak liburuak biltzen dituen 57 hitzetatik 17 ilustrazio aurkezten ditu. Honetan bezala, bi ataletan egituratzen da, bata orokorra, egileek aukeratutako hitz batzuk aurkezten dituena, eta bestea, ‘Nire hitz gogokoena’ izenekoa, euskal kulturako pertsona garrantzitsuek aukeratutako hitzak biltzen dituena.
Ibilbide poetikoa dugu, hizkuntzaren aberastasuna, sakontasuna eta edertasuna ezagutzeko modu zoragarria eskaintzearekin batera, jakin mina piztu eta, gure atzoko, gaurko zein biharko altxor handienetakoa dugun euskara are gehiago balioetsi dezagun.
Hilabeteotan Nafarroan barna dabil erakusketa, eta oraingo honetan Zizur Nagusira etorriko da, herritar oro nafarren ondarea ezagutzeko eta maitatzeko abenturan murgiltzera gonbidatzeko.
Datozen hitzorduak eta erakusketaren zein jarduera osagarrien datu teknikoak:
- Urriaren 3tik 23ra • Erakusketa Kultur Etxeko patioan. Erakusketan bertan bisita liburu bat dago, sentipenak edo sentsazioak partekatzeko eta norberak bere hitz gogokoena besteekin partekatu ahal izateko. Halaber, bisitarien artean, Pequeño diccionario sentimental liburuaren ale bat zozkatuko da.
- Urriak 6, osteguna • 19:00 h • Zizur Nagusiko Liburutegian. Regina eta Leticia Salcedo idazleek liburuaren jatorria eta zentzua azalduko digute (45 min., gaztelaniaz nagusiki) eta, jarraian, aldi bereko bi bisita gidatu eginen dute erakusketan (30 min.), talde batekin euskaraz eta bestean gaztelaniaz.
- Urriak 13, osteguna • 17:00 h • Zizur Nagusiko Liburutegian. Haurrentzako sormen tailerra euskara non txikiek (6 urtetik 10 urtera), Xamarikoren elezaharraren hariari jarraituz, haien hitzik gogokoenak eta galdu ez daitezen gorde nahi dituztenak aukeratu eta eskulana eginen dute. Iraupena: 2:00h. Liburutegian. Izen ematea: liburutegian bertan edo 948 28 66 29. *Tailerrean data aldaketa egon da aurrekoak bat egiten zuelako “Hiru ikastetxeen jaiarekin.