Ayuntamiento de Zizur Mayor

2021eko maiatzak 27

Padel ikastaro trinkoak – 2021eko uda

Foto noticia

INFORMAZIO OROKORRA

Ikastaroak abonatuentzat izango dira.

IRAUPENA, DATAK ETA ORDUTEGIAK

Ordubeteko 5 saio dira, astelehenetik ostiralera. 7 txandatan emango da:

1. Ekainaren 21etik ekainaren 25era.
2. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra.
3. Uztailaren 19tik 23ra.
4. Uztailaren 26tik uztailaren 30era.
5. Abuztuaren 16tik 20ra.
6. Abuztuaren 23tik abuztuaren 27ra.
7. Abuztuaren 30etik irailaren 3ra.

Txanda horietako bakoitzak 4 ordutegi eskainiko ditu. Ziurrenik, goizekoak haurrak izango dira (7 eta 14 urte bitartekoak) (gehienez 6 parte-hartzaile) eta arratsaldekoak gazteak eta helduak (15 urtetik aurrera) (4 parte-hartzaile). Eskariaren araberakoa izango da.

1. 10:30e – 11:30
2. 11:30 – 12:30
3. 18:30 – 19:30
4. 19:30 – 20:30

PREZIOAK

Haurrentzako ikastaroen prezioa 35 euro eta gazte-helduentzako ikastaroena 50 euro.

IZENA EMATEKO EPEA ETA JARRAIBIDEAK

  • 2021/05/26tik 2021/05/31ra, 23:59etan, webgunea: https://forms.gle/DJGWDQokyd5onoeE6
  • 2021/05/26tik 2021/05/27ra: Zizur Nagusia-Kirolak Udaleko Kirol mostradorean aurrez aurre eta 948184244 telefono bidez, bi kasuetan publikoari arreta emateko ordutegian, 8:30 – 14: 30.

Interesdunen eskaerak jasoko ditugu, haien datu eta lehentasunekin: izena, abizenak, jaioteguna, harremanetarako telefonoak, maila, txanda, ordutegia eta oharrak. Pertsona bakoitzeko eskaera bakarra, ikastaroa egiteko txanda eta ordutegi guztiak adierazita. Taldeak geroago antolatuko dira, plaza eskaini diezaiekegun pertsonekin harremanetan jarriz. Talde homogeneoak eratuko dira, eta lehentasuna emango zaio inskripzio-datari/orduari.

Kobrantza eskainitako plaza onartu ondoren egingo da, txanda eta ordutegia zehaztuta.

Volver arriba