Ayuntamiento de Zizur Mayor

2021eko ekainak 28

Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra

Foto noticia

Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra sortu da. Udal-erregistroek jada ez dute baliorik.

2021eko ekainaren 1ean abian jarri da Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra, apirilaren 14ko 27/2021 Foru Dekretuaren bidez sortua.

Horrek esan nahi du udal-erregistroek jada ez dutela baliorik.

Erregistro Bakarra sortu aurretik eratutako bikote egonkorrek Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarrean inskribatzeko eskatu beharko dutebikote egonkorra eratzeko agiri publikoa eta helbide bereko errolda aurkeztuz.

Halaber, ezkontzekin parekatze fiskala aukeratzen duten bikoteek Nafarroako Foru Ogasuneko Bikote Egonkorren Erregistro Fiskalean eman beharko dute izena.

Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra

Helbidea: Iratxeko Monasterioa 22, behea, Iruñea.

Posta elektronikoa: registro.parejas.estables@navarra.es.

Izapideak telematikoki egin daitezke, www.justicia.navarra.es helbidean, edo aurrez aurre, Erregistroaren egoitzan, hitzordua eskatuta.

Volver arriba