Ayuntamiento de Zizur Mayor

2024ko abuztuak 29

Montse Portek botako du 2024ko Zizur Nagusiko jaietako txupinazoa

Foto noticia

Zizur Nagusiko alkate Jon Gondanek gaur arratsaldeko osoko bilkuran iragarri duenez, Montse Portek botako du 2024ko Zizur Nagusiko jaiak iragartzeko suziria, irailaren 11n, 13:30ean.

Alkatearen hitzetan, merezi duen errekonozimendua da, gure herriari bere bizitzaren parte garrantzitsu bat eman diolako, gainera “Montse azken hamarkadetan Zizurren jaio garen haur askoren parte da, lehengo emaginak bezalakoa da, herriko emagin bat eta hortaz, oso harro gaude”.

Montse Port Gimeno Bartzelonan jaio zen duela 66 urte, eta hiru hamarkada baino gehiago daramatza Zizur Nagusian bizitzen. Seme baten eta alaba baten ama da.

Emagin gisa trebatu zen Kataluniako hiriburuko Hospital Clinicen, eta, ondoren, Sant Pau Ospitaleko eta Sant Jordi klinikako erditze-zerbitzuan lan egin zuen hainbat urtez.

Nafarroan, Virgen del Camino Ospitalean, Berriozarko CASSYRen, Bustintxurin eta, azkenik, Ermitagañako CASSYRen lan egin du. Bertan, banakako kontsultak, haurdunaldia prestatzeko talde-tailerrak, edoskitzea, haurren masajea eta menopausiari buruzko tailerrak egin ditu, besteak beste.

Volver arriba