Ayuntamiento de Zizur Mayor

2022ko urriak 14

Maria Chivitek Catalina de Foix ikastetxeko IkasNOVA gela bisitatu du

Foto noticia

María Chivite lehendakaria Zizur Nagusian izan da Catalina de Foix ikastetxeko IkasNOVA gelan. Bisitan, Chivite presidentearekin batera, Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria, José Luis Arasti; Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno, eta Zizur Nagusiko alkatea, Jon Gondán, izan dira Roberto Giménez ikastetxeko zuzendariaren azalpenak jasotzen.

IkasNOVA gelak ikaskuntza digitalerako eta interaktiborako gune berritzaileak dira, eta funtsezko hiru alorretan oinarritzen dira: malguak dira, teknologia digitala eta pedagogia integratzen dituzte, eta ikasle guztien ikaskuntza aktiboa sustatzen dute.

Volver arriba