Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko maiatzak 5

Maiatzaren 9an egingo da Zizur Nagusiko jaiak antolatzeko azken saio parte-hartzailea

Foto noticia

Datorren maiatzaren 9an, ostirala, Zizurreko Kultur Etxean, herriko jaiei buruzko parte-hartze prozesuaren azken saioa izango da 17:30ean.

Aurreko saioetan, jaiak nola bizi izan ditugun eta nola bizi nahi ditugun azaltzeko proposamenak, balorazioak eta hausnarketak bildu dira. Azken hitzordu hau funtsezkoa da ideiak bateratzeko eta guztion artean hurrengo ospakizunek zein norabide hartuko duten zehazteko.

Saioa herritar guztientzat zabalik dago, eta bereziki gonbidatuta daude gazteak, koadrilak, elkarteak eta jaietan parte hartzen duten kolektiboak.

Anima zaitez parte hartzera eta zure ikuspegia ematera jai bizi, inklusibo eta partekatuagoetarako!

Volver arriba