2025eko abenduak 9
Lurrinak saioaren magia tailerra Asier Kidamen eskutik, abenduaren 17an Kultur Etxean

Datorren asteazkenean, abenduaren 17an, Zizur Nagusiko Kultur Etxean gazteentzako eta helduentzako magia tailerra izango da, Asier Kidam magoaren eskutik. Hitzordua 19:30ean izango da eta, egun batez, parte hartzaileak eszenatokiko benetako protagonista bihurtuko dituela agindu du.
Zizurko Hogwarts-en izpiritupean, tailerrak poteorako eta lagunarteko edo familiako topaketetarako pentsatutako magia trikimailu errazak ikasteko aukera eskainiko ditu, giro hurbil eta parte-hartzailean. Izen ematea doakoa da eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Interesdunek honako esteka honetan eman dezakete izena.
