Ayuntamiento de Zizur Mayor

2021eko urriak 29

Berdintasunari eta maskulinitate-eredu berriei buruzko gida didaktikoa

Foto noticia
  • Zizur Nagusiko Udaleko Berdintasun eta Kultura eta Euskara zerbitzuek bultzatutako proiektua da; ikastetxe publiko eta familiei zuzendua.
  • Helburua irakasleei eta familiei tresnak eskaintzea da, haurrekin genero-rolak lantzeko eta maskulinitate-eredu hegemonikoa zalantzan jartzeko.

Zizur Mayor-Zizur Nagusia, 2021-10-28 · Gidaliburu elebidunak maskulinitate hegemonikoari buruzko sarrera teoriko labur bat, oinarrizko kontzeptuen definizioa eta ikasgelarako jardueren proposamen bikoitza biltzen ditu, adin-mailen arabera, lehen hezkuntzako 1. mailatik 3. mailara eta 4. mailatik 6. mailara, gaztelaniaz eta euskaraz. Nesken eta mutilen sozializazio diferentzialaren hainbat alderdi jorratzen dituzten jarduerak (hezkuntza emozionala, genero-rolak eta -estereotipoak eta zaintza-lana) modu sekuentzialean edo independentean egin daitezke, programazioaren edo gelako unearen arabera. Gida eta entzunaldia Zizur Nagusiko ikastetxeetan banatuko dira eta familiei helaraziko zaizkie.

Pandora Mirabilia eta Camila Monasterioren La vida privada de los superhéroes entzunaldia entzunda, mendeko pertsonen zaintza lantzen da, maskulinitate hegemonikoa eraikitzeko funtsezko gaietako bat, eta zalantzan jartzen da jarduera ikusezin gisa hartzea, garrantzi gutxikoa eta emakumeentzat berezkoa.

 

ZAINKETEN ERRONKA

Volver arriba